Mireia Delgado narratzailea, Barrenan
Barrena Kultur Etxean ospatzen ari den Ahoz Aho ahozkotasunaren jaialdiaren azkeneko astean sartuko da, eta asteartean Maider Delgado narratzailea izango da Barrenan. Maider Delgadok, goizez herriko ikastetxeetan bere lana aurkeztu ondoren, bere narrazio dohainak zabalduko ditu Barrenan 18:00etatik aurrera, sarrera librearekin.
Mireia Delgado, Pedagogian lizentziatua da eta azken 10 urteak, ikaskuntza prozesuak, hezkidetza eta haur literatura uztartu ditu proiektu eta erakunde desberdinekin elkarlanean. Hainbat eta hainbat egitasmo diseinatu eta burutu zituen zenbait ikasturtez Bizkaiko Urtxintxa Eskolan. Galtzagorri elkartean ere hainbat dira dinamizaturiko proiektuak. Kilometroak eta kilometroak haur literaturaz beteriko altxorrekin.