Ostiralean 'Porno' ikuskizuna Herri Antzokian
Pasa den martxoan atzeratua, aktoreetako baten gaixotasunagatik, ostiral honetan amaiera emango zaio Ordizian, Beasain eta Ordizia Udaleko Kultura Sailek antolatutako “Antzerki Garaia” egitarauari. Antzerki egitarau hau Euskadiko Antzoki Sarearen barnean kokatzen da eta Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailek laguntzen dute.
Sareak (Euskadiko Antzoki Sarea) gomendatuta, eta Egile Onenaren OH! Saria (2021) jasota, “Porno” pornografiaren kontsumoari begira dagoen komedia bat da. Gai eztabaidagarria, fribolitaterik gabe eta erremildorik gabe eszenaratzen dena. Elkarrizketa arin eta distiratsuak, tragikomedia honen muinean sartzen gaituzte, Cristina Lorenzok, Sandro Corderok, Anacelia Alvarezek eta Roca Suárezek osatutako aktoreen taldea zuzendaritzan ezarritako eskakizunarekin eta interpretazio-kalitatearekin konpontzen duena.
“Porno” komedia urratzailea da, puntu basati bat duena, ikusleen barre algarak pizten dituena eta gure gizartean oso presente dauden dilema moral batzuei buruzko gogoeta eginarazten diguna. Familia normal eta arrunt baten baitan sortutako gatazkaren ondorioz gaur egungo “pantaila barruko gizarte honen” kontraesanak partekatuko ditugu, barre-algara ugariren artean. Hipokrisiaz eta moral bikoitzez josia dagoen gizarteaz hitz egiten du, helduen % 80k noizbait pornoa kontsumitu du bertan; eta guztiok, guzti-guztiok, sare sozialen bidez porno lizunenean eta ohikoenean parte hartzen dugu : pornografia emozionalean.
Testu honek, algararen bidez, pantailak uztera eta begietara zuzenean begiratzera gonbidatzen gaitu. Beste fikzio baten errealitatea agerian uzteko antzerkia: pornoarena.
Sarrerak salgai Barrena Kultur Etxean.