Kultura Familian Bizi, familian kulturaz gozatzeko
KULTURA FAMILIAN BIZI izenburupean lau ikuskizun proposatzen dituen familientzako jardueren programa martxan jarri da berriro ere. Ikuskizun horiek Herri Antzokian eskainiko dira, igandetan goizeko 12:30ean.
Familia askok transmititu nahi diete beren seme-alabei kulturarekiko zaletasuna oro har: literatura, pintura, zinema, antzerkia, eskultura, argazkilaritza... KULTURA FAMILIAN BIZI programak horretarako pista batzuk eskaintzen ditu, pailazoak, txotxongiloak eta haur literaturako klasiko baten bertsio moderno bat eskainiko dituen ziklo batean.
Zikloa datorren urriaren 9an, igandea, hasiko da goizeko emankizunean, eguerdiko 12:30etan, Patxin eta Potxin pailazoek “Baserrian” proposamen berria aurkeztuko dute. Potxin Patxin artistak baserrira egun pasa doaz eta bide batez ikusleak ere bertan senti arazi nahi dituzte, une oro erne eta adi egongo da ikuslea, mendi, baso, zelaiek ematen digutenarekin ondo pasatuz ikastea du helburu saio honek. Animalien lagun izaten eta pakean uztearen garrantzia ikasiko dugu. Eta jolastuz baserriko eginkizunetan parte hartuko dugu.
Azaroan zikloko bi emanaldi aurkeztuko dira, lehena hilaren 6an (12:30), Kiki, Koko eta Moko pailazoen “Tintxilintxin bakea egin” emanaldiarekin. Kiki pailazo jolastia dugu, Koko alaia eta Moko inozoa. Pertsonai hauek esketx ezberdinak aurkezten dituzte emanaldiaren arabera, zirkoko teknika-mota desberdinez baliatuz: monozikloa, joku malabarak, mazak, pilotak eta diaboloak besteak beste. Guzti hau musikaz alaitua eta partaidetza bultzatzen duten jolas eta dantzekin lotuz.
Azaroaren 20an, Tolosako Txotxongilo Jaialdiaren eskutik, birziklatzeko materialarekin egindako “Robot” ikuskizuna dator. Ikuskizun berezia da, Txileko eta Poloniako koprodukzio honek David Zuazola (Santiago) eta Unia Teatr Niemozliwy (Varsovia) elkartu baititu. Varsovia hirian 18 hilabetez lan egin ondoren, zentzu artistiko sakoneko xehetasunez beteriko ikuskizun bat jaio da, istorio sinplea baina esanahiz betea kontatzen duena.
Eta zikloa abenduaren 18an itxiko du, Glu-Glu Producciones konpainiaren eskutik datorren « Botadun katua » klasikoaren bertsio originala, Perrault idazlearen klasikoaren bertsio dibertigarria eskainiz.
Ziklo honetarako sarrerak Barrena Kultur Etxean eskura daitezke 5 €-ko saioko prezioan eta ziklo osorako abonua eskuratzeko aukera eskaintzen da 12 €-ko prezioan (4 ikuskizun). Familian kulturaren magiaz gozatzeko aukera paregabea.