Oniria taldea Barroko Aire zikloan, igande honetan
Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, "Barroko Aire" kontzertu-programak jarraitzen du Ordizian. Igande honetan, hilak 13, 18:30ean, Ordiziako Parrokian, zikloko bigarren kontzertua aurkeztuko da, Oniria taldea protagonista izango duena.
Oniria taldea, jatorrizko instrumentuen erreprodukzioak erabiliz, berpizkunde eta barrokoko errepertorioaren interpretazioan espezializatutako musika taldea da, 2009ko erdialdean sortutakoa. Taldearen ezaugarri nagusia sakabutxerako (errenazimentuko eta barrokoko tronboia) idatzitako musika erakustea eta zabaltzea da.
AEBko Akademia Music Awarden saria, "Musika klasikoko bideo onenaren" atalean; publikoaren saria "Talde onenaren" eta "Disko Grabazio onenaren" atalean, Espainiako Antzinako Musikako GEMA VI. Sarietan. ONIRIA antzinako musikan espezializatutako ziklo ezagunenetan parte hartu duen musika historikoaren talde bat da, publikoaren eta kritikaren arrakasta handiarekin.
Ordizian emango duten kontzertuan, Oniriak "Huehuetenango: Ministriles de Guatemala" programa aurkeztuko du. Programa horrek amerikar musikaren historiografiaren alderdi liluragarri batera hurbiltzen gaitu: nekazal eremuetan ministrilak egotea, Guatemalako Huehuetenango eskualdean hain zuzen ere, bertako biztanleak ebanjelizatu nahi zituzten domingotarrentzat zaila gertatzen zitzaiena. Erlijiosoek, Frai Bartolome de las Casas buru zutela, musika erabili zuten hurbilketa errazteko, eta horrek hain emaitza onak eman zituenez, eskualde honetako biztanleek musika azpiegitura garrantzitsua garatu zuten.
Oniria honako hauek osatzen dute: Jacobo Díaz Giráldez, txirulak eta txirimia; Carmelo Sosa, sakabutxe altua eta tenorea; Manuel Quesada, sakabutxe tenorea; Daniel Anarte, sakabutxe tenorea eta baxua; Eugenio García, perkusioak. Taldea Daniel Anarte Malagako Udal Musika Bandako tronboi irakasle eta Granadako Udal Musika Bandako tronboi irakasleak sortu zuen eta zuzentzen du. Musikari eklektikoa da, hainbat estilotako taldeetan kolaboratzailea (musika historikoa, jazza, garaikidea, klasikoa, etab.).
Barrokoko hitzordu berria igande honetan Parrokian, egitarau benetan interesgarriarekin, bai musikologiari egiten dion ekarpenagatik, bai bertan dauden piezen sonoritate bikainagatik.