Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia
Beste urtebetez bueltan da Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia.
“Aurten ere oso pozik gaude Ahoz Aho programa ospatuko dugulako. Elkarlanean programa zabala antolatu da, eta gurean izango ditugu Euskal Herriko zein atzerriko puntako ipuin kontalariak. Euskal kulturaz eta atzerrikoaz gozatzeko aukera izango dugu honela. Ipuinen bidez emozio eta sentimenduak azaleratuko ditugu aurten ere”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.
Gainera, XI. Ipuinen Ahozko Narrazio lehiaketa ere ospatuko dugu Ordizian. “Oso lehiaketa ederra da. Edonork parte har dezake, profesionala izan edo ez, eta zortzi minutuko istorio, ipuin… bat kontatu beharko dute parte hartzaileek. Sailkapen Saioa otsailaren 25ean egingo dugu D´elikatuzen, eta final handia martxoaren 24an izango da, Barrenan. Bertan parte hartzeko deia egiten dizuegu, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean izena emanik, ekimen oso aberatsa baita”, gehitu du Ezenarrok.
Hainbat herritan ospatuko dira ekintzak, eta hemen dituzue Ordiziakoak.
Aurtengo Ahoz Aho programako lehen Saioa XI Ipuin narrazio lehiaketako sailkapen saioa izango da, otsailaren 25ean, 19:00etan, D´elikatuzen. Iñaki Carreterok egingo ditu aurkezle lanak eta Dúo Didyma aragoiarra izango da gonbidatua.
Martxoaren 11an saio bikoitza izango dugu. 17:00etan Barrena Jauregian, Dortela Kortaza eta Celine Ripoll izango dira, eta 19:00etan Plaza Nagusian David Blanco, Jon Zabal eta Diego Calaviak ‘Gertuko magia’ saioa eskainiko dute.
Martxoaren 14an ere saio bikoitza izango da, Birjiñe Albiraren eskutik. 10:00etan Jakintza Ikastolan umeentzako kontakizuna emango du eta 18:00etan Barrenan izango da Goiztiri AEK-ko ikasleentzat.
Martxoaren 16an, bestalde, 10:00etan Urdaneta ikastetxeko haurrei emankizuna eskainiko die Elssie Xalbadorrek eta 17:30ean Barrenan, Marta Alzartre eta Martha Escuderok saio familiar irekia egingo dute.
Eta amaitzeko, Ahozkotasunaren Gala Nagusia eta XI. Ipuin Narrazio Lehiaketa izango dugu. Bertan, Iñaki Carretero izango da aurkezlea. Martxoaren 24an izango da ekitaldia, 19:00etan, Barrenan.