Irakurketa errazeko taldea martxan jarriko da Ordizian
Kultura
Irakurketa errazeko taldea martxan jarriko da Ordizian, Barrena jauregian. Astearteetan, 10:30-12:00 egingo dira saioak, eta irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta egongo da, baita irakurtzeko gaitasuna hobetu nahi dutenei ere; sozializaiorako espazioa izango da. Ekimen irekia da, baina izena ematea gomendatzen da.