EMANEURRE TALDEAREN ASTE KULTURALA
Martxoaren 21etik 24ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte
Ostegun honetan hasiko da igandera bitartean iraungo duen Emaneurre taldearen aste kulturala.Hasteko, garagardo dastaketa egingo da 21ean arratsaldeko 19:00etan D´Elikatuzen. Eta Javi Aldea garagardo maisua egongo da bertan.
Hurrengo egunerako, ostiralerako, mahai inguru bat dago antolatua. "Kirola bulegotik" du izenburua eta honakoek hartuko dute parte bertan: Miguel Madariagak, Euskadi Fundazioa, Mikel Etxarrik, euskal selekzioko hautatzaileak eta Santos Regilek, Ordiziako Rugby Elkartea. Barrena Jauregian izango da arratsaldeko 19:30etan.
Larunbatean harri-orri-har ume, gazte eta helduen arteko nazioarteko jolas herrikoiaren txapelketa ospatuko da Plaza Nagusian arratsaldeko 17:30etan. Ondore, 19:00etan sari banaketari ekingo diote. Bertsolariak izango dira bertan baita ere. Amaitzeko, Mikel Aranburu futbolari ohia omenduko dute Emaneurrekoek. 21:00etan bertso afaria egongo da Tximista sagardotegian Gemma Urteaga eta Joanes Etxaiderekin. Tiketak salgai daude dagoeneko Urdin eta Sugarren 20€tan.
Aste kulturala amaitzeko, igandean "Futbolista baten memoriak" bakarrizketak Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik 19:30etan D´Elikatuzen. Txartelak salgai daude Urdinen, Sugarren eta D´Elikatuzen 5€tan.