"GAU ERDIAN" ANTZERKI LANA OSTIRAL HONETAN HERRI ANTZOKIAN
Antzerki garaia
Herri Antzokia
Apirilak 5 -ostirala – 22:15.
Tanttaka Teatroak "Gau erdian" antzerki lana aurkeztuko du ostirala honetan Ordiziako Herri Antzokian.
Ostiral honetan, hilaren 5ean, amaiera emango zaio Ordizian, Beasain eta Ordizia Udaleko Kultura Sailek antolatutako "Antzerki Garaia" egitarauari. Antzerki egitarau hau Euskadiko Antzoki Sarearen barnean kokatzen da eta Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailek laguntzen dute.
Eta aurtengo programazioari agurra emateko, Tanttaka Teatroak "Gau erdian" antzerki lana aurkeztuko du. David Greig eta Gordo McIntyren lana Aitziber Garmendiak euskaratu du, eta Roberto Romeik zuzendu du. Iker Galartza eta Itziar Atienza aktoreek jokatuko dituzte rol nagusiak.
"Gau erdian" Shakespeareren Udako gau bateko ametsaren ereduarekin jolas egiten duen abestiz hornitutako komedia samur eta jostalari bat da. Antzezlanaren korapiloa xumea eta guztiz klasikoa da; horrek ez du esan nahi hutsala edo aurreikus daitekeena denik, ustekabez, aldaketaz eta asmakizunez jositako egitura baitu.
Gure aldatzeko premia dago guztiaren muinean; porrotera kondenatzen gaituen eta gure buruak lekuz kanpo ikustera garamatzan egunerokotasun arruntetik irten beharra. Emaitza, berriz, harribitxi bat da, opari txiki bat, lehen unetik bihotza irabazten dizun testu horietako bat, ezpainetan irribarre bat pizten dizuna eta bizitzari ekiteko gogoa ematen dizuna.
Gertakizuna sinplea da: ostiral gaua; bikotekideak utzi ostean harreman egonkor bat izateko amorratzen dagoen abokatu gaztea da Helena. Ingurura begiratu eta Bob ikusiko du, negozio susmagarrietatik bizi den artista frustratu bat. Inguraturik, sekulako mozkorraldia proposatuko dio, eta ohean amaituko dute. Biharamunean, zein bere zereginetara itzuliko da. Baina sanjoanetako magiak berriro elkartuko ditu, eta, biek elkarrekin, beren bizitzako astebururik surrealistena, atseginena eta poetikoena biziko dute: "The change is posible". (Aldaketa posiblea da)
Gau erdian komedia samur eta dibertigarria da. Baina ez hutsala edo aurreikusteko modukoa, antzezlanak egitura ez-lineala baitu, ezustekoz, aldaketaz eta asmakuntzaz betea. Shakespeareren Udako gau bateko ametsa obrako ereduarekin egiten du jolas, nahiz eta hemen, Athenesko basoaren ordez, agertoki prosaikoagoa eduki (baina magia handikoa, hala ere): Edinburgo euritsuaren erdialdea, urteko gaurik laburreneko asteburuan.
Antzezlan onak ikusleen larrupera sartzen dira; egin litekeen jolasik ederrena da haien bihotzerako zuzeneko bidea topatzea. Azken kategoria horri dagokio "Gau erdian", eta bi pertsonaiako obra bat izan daitekeen bezain atsegina eta dibertigarria da eta hainbat girotako ikusleek atsegin izateko moduko obra da: lotsarik gabeko komedia erromantikoa, ikusleek bi maitale bat eginik begiesteko duten gogoa asetzen duena.
Hitzordua antzerkiarekin ostirala honetan Ordiziako Herri Antzokian gaueko 10:15ean. Gau erdian komedia samur eta dibertigarria, ezustekoz, aldaketaz eta asmakuntzaz betea. Sarrerak aldez aurretik salgaia Barrena Kultur Etxean.