Or01webORDIZIA
BARRENA KULTUR ETXEA

Izaskun Alvarez Gainza artistaren lanak Ordiziako Barrena Kultur Etxean.
Apirilaren 8tik 26ra. Inaugurazioa: Apirilaren 5a

Apirilaren 8tik 26ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Izaskun Alvarez Gainza (DonostIa) artistaren lanak izango dira ikusgai "Marjina, eskutua, erakustea" izeneko erakusketan. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.



Izaskun Alvarez Gainza (Donosti, 1982) Kunthal Arte Plastikoetan eta Diseinu Eskolan graduatua da (2002), Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretan litzenziatua (2007) eta unibertsitate bereko doktorandoa "Paisajes mutables: miradas y aportaciones. El espacio urbano como soporte y la práctica artística como medio." ikerketa lanarekin. Banakako nahiz taldekako erakusketa askotan parte hartu du eta Gasteizko Amarica Aretoan lan egin du "Inmersiones 09" proiektuan komisario lanetan. Beste aldetik, bere kolaborazioen artean Guggenheim Museoan "Pecha Kucha Night Bilbao" ponentzia eta Artelekun Jaimen de los Riesen Zoospace-MNEMOSINE interaktiboa nabarmentzen dira. Bere lana hainbat erakundeetan dago: Fundacion Talens, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea. Margolanak, bideoak, collageak, grabatuak... Orain espazioaren transformazioan murgilduta dabil buru-belarri, grabatuak eta instalazioak lantzen ari da.

ERAKUSKETAREN ARGITALPENA