Azaroa musika barrokoaren garaia da, igande hontan hasiko baita Barroko Aire jaialdiaren 39. edizioa. Izaro Intsausti kultur teknikariak azaldu duenez, "erreferentziazko jaialdia" da Ordiziakoa, "herritarrek oso maitea dute eta artistak ere oso gustura" etortzen dira. Aurten antolatutako egitaraua ere azpimarratu du, "kontzertuak oso bereziak eta ikusgarriak, mimo handiz prestatutakoak" izango dira eta. Jaialdiak lau kontzertu izango ditu, igande honetan hasita, azaroko lau igandeetan.

Egitaraua:

  • Azaroak 3, igandea. All'Antica
  • Azaroak 10, igandea: Donostiako Barroko Taldea eta Kresala Dantza Taldea
  • Azaroak 17, igandea: Tercia Realidad
  • Azaroak 24, igandea: Conductus Ensemble

Kontzertu guztiak 18:30ean izango dira, Ordiziako Parrokian.