ORDIZIAKO II. DANTZARI EGUNA IGANDEAN
Talde heldu eta txikiek parte hartuko dute
Aurtengoa da Ordiziako Dantzari Eguna ospatuko den bigarren urtea eta dantza talde txikiez gain, talde helduak ere izango dira Ordizian igandean, hilaren 28an. Añorgako Arkaitz, Iruñeako Amaiur, Foruako Urdaibai eta herriko Amets Bide dantzari helduen taldea egongo dira dira besteak beste. Talde helduetan 100 dantzari inguru bilduko dira eta txikietako dantzariak berriz, 400 inguru izango dira.
Goizean, herrian zehar hiru desfile egingo dira (San Joan, Barandiaran plaza eta Aranatik hasita) goizeko 12etan hasita herria alaituz. Ondoren, hiru desfileetako dantzariak Barandiaran enparantzan elkartuko dira eta alardea ospatuko dute. Jarraian, parte hartu duten dantzariak eta antolakuntzan ibiliko diren guraso guztiek frontoian bazkalduko dute eta arratsaldean, txikienentzat jolasak izango dira. Jaiari amaiera emateko arratsaldeko 17:30etan Ana eta Amaiarekin erromeria ospatuko da herriko plazan.
Antolatzaileek dei egiten dute egun honetan, guztiontzako festa izango den honetan, ordiziarrak ere dantzara animatu daitezen!