KATALUNIAKO AKUARELISTEN ERAKUSKETA ORDIZIAKO BARRENA KULTUR ETXEAN
Erakusketa maiatzaren 6tik 24ra izango da ikusgai.
Ostirala honetan, hilak 3an, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Kataluniako Akuarelisten erakusketa zabalduko da. Bertan 30 artisten lanak izango dira ikusgai. Erakusketa datorren maiatzaren 26ra arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita). . Inaugurazioa ostirala honetan izango da, arratsaldeko 7etan.
Enrique Ochotorenak, erakusketaren koordinatzailea zera dio erakusketaren inguruan:
Gogo handiz joango naiz ikusle gisa erakusketa honetako aurkezpenera, Barrena Kultur Etxeko Sailaren eskuzabaltasunari esker antolatu ahal izan dudanera.
Bertan sentimendu desberdinak batzen dira, eta horien artean Kataluniako pinturarengana sentitzen dudan erakarpena. Aspalditik egun hori noiz iritsiko amets egin dut, eta une honetan, gaur, amets hori bete egin da.
Barrenako Erakusketa Aretoko espazio zoragarri honetan aurkezten den erakusketa hogeita hamar obrek osatzen dute, akuarela katalanak guztiak, estilo, gai eta teknika desberdinekoak guztiak, eta ez dute inor epel utziko. Obra hauetaz jende guztiak gozatuko du, eta beste behin ere goiko postuetan utziko dugu Akuarela Andrea den Dama hori.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta Ordiziako Udalari (Kultura sailaren bidez), opari honengatik.