GU ITSASOA ERAKSUKETABarrena Kultur Etxean eta D'elikatuzen ekainaren 1etik uztailaren 1era bitartean

Zeraingo Herri Museoan, Beasaingo Igartza jauregian, Hondarribiko Zuloaga Etxean eta Petritegi sagardotegian ikusgai izan ondoren, GU itsasoa munduaren atari erakusketa Ordiziko Barrena Kultur Etxean eta D'elikatuzen izango da ikusgai ekainaren 1etik uztailaren 1era bitartean, ondorengo ordutegian:

Asteartetik ostiralera 9.00- 13.00
Asteazken arratsaldez 16.00-19.00
Larunbat eta igandean: 10.00-14.00
Astelehenetan itxita

Gu Itsasoa, munduaren atari erakusketak oraingo begiratutik eta hitzetik aditzera ematen ditu lurralde oso baten garapena bultzatu zuten alderdiak, gaur bizi dugun mundura ekar daitezkeen balioak nabarmenduz.



Gu Itsasoa, munduaren atari erakusketa kontakizun gisa sortua da. Kontzeptu unitate autonomoetan eta anitzetan segmentatua. Hauek gune amankomun batean biltzen dira eta bisitaria bertatik mugitzen da modu organikoan, askean, ez itxian.

Erakusketaren oinarrizko ideia

GU itsasoa erakusketa proiektu gisa, XVI. mende erdialdean, batel bat eta hedaduraz, nao bat eraiki zitekeen testuinguru sozio-ekonomiko bat ezagutzera emateko asmoarekin sortzen da. Eraikuntza prozesu honen sorkuntza ahalbidetu zuten elementuak azalduz. Hau da, prozesuetan (giza baliabideak, baliabide materialak) parte hartu zuten eragileek eta testuinguru fisikoa (azpiegiturak, gizartea, lurraldea) eta modua (antolaketa sistema, sistema ekonomikoa, teknologikoa, eta abar).

Arlo tematikoen bitartez, Aro Modernoan lurraldearen testuinguru orokorrera hurbilpen bat egiten da. Bere berezitasun geofisikoak, politikoak, sozialak, kulturalak eta abar; merkataritzari, ontzigintzari, arrantzari lotutako itsas jarduera nagusien garapena. Jarduera hauen eragina produkzio eta garraio bitartekarien bitartez, baita lan egiten zuten giza baliabideak ere. Jarduera zehatz bakoitzerako beharrezkoak ziren bitartekariak eta elementuak aurkezten dira: itsasontzien hornidura eta garaiko enpresarien mentalitatea eta antolaketa, euskararen erabilera, elikaduran izandako aldaketak, ohorearen ideia eta baita gizarte eta kultura desberdinen arteko bilguneak

Erakusketaren giltzarriak

GU ITSASOA zenbait eragileen arteko lankidetza eta ko-sorkuntza testuinguruan sortzen da. Baita kudeaketan, lan moduetan esperimentatuz ere. Lenguaia desberdin bat ezartzeko zaletasunarekin sortzen da, lenguaia garaikidea, erakusketa mundutik baina mundu birtual eta elkarreragiletik gertuago dagoena.

Aldi berean, ohiko eraikuntza tradiziotik sortua, hori dela eta, egurran soilik sortu zitekeen erakusketa, ontzioletako edo arrantzako lanetan inspiratutako eraikuntzetan, material berriekin birplanteatutako ohiko egituretan, egurra bai, baina baita olana, biniloa, lehengai original eta noski, Aro Modernoko usain eta egiturak.

Premisa hauek jarraituz, diseinuaren planteamenduak ibiltaria izango den aldi baterako erakusketaren beharrei erantzun behar die: iraunkortasuna, arintasuna, erreztasuna muntaiarako eta desmuntaiarako eta moldagarritasuna. Unitate autonomoen batuketa gisa eratzen da, bakoitzak mezuak, ideiak dituzte, linealtasunean planteatzen badira ere, modu desberdinen bitartez, era bakar batean integratzen dira.

Erakusketa Euskal Herriko hiru hizkuntza ofizialetan aurkezten da, modu autonomoan, mugikorrak diren materialekin, beste lurraldeetako kultur guneetara eraman ahal izateko.

Euskarriak mezuetara egokitzen dira eta unitate bakoitzean irakurketa maila desberdinak sortzen dira. Mezu edo ideia orokorretik, osagarriak diren datuetara, eta hauetatik benetazko adibideetara.

GU ITSASOA, kultur proiektu bat sarean

ZER DA GU ITSASOA?
GU Itsasoa XVI. mendean Euskal Herriko itsas kulturari estu lotutako lurralde honek izan duen eboluzioa ikertu, hedatzera eman eta balioesteko proiektua da. Lehen mailako itsas industriaren garapena ekarri zuten ezaugarriak gerturatzen ditu. Garapen honek gizarte eta lurralde osoan izan zuen eragina, barnealdean eta kostaldean ere.

Testuiguru honetan, GU ITSASOA-k euskarri anitzen bitartez, euskal lurraldea garaiko boteregune nagusienetakoa izateko berezitasunak aurkezten ditu. Prozesu honetan, sektore guztiek parte hartu zuten: meatzeak, basoak, burdinolak, ontziolak, nekazariak, sagardogileak, merkatariak, itsasgizonak....

NORTZUK GARA?
GU ITSASOA Euskal Herriko kultur ondarea berreskuratzeko eta hedatzeko asmoz, osagarriak diren proiektu espezifiko desberdinen bitartez, hiru kultur erakundeen nahi berak bultzatuta sortua da.

Igartubeiti Baserri Museoa, Zerain Paisai Kulturala – Zeraingo Udala, Albaola Itsas Kultur Erakundeak, bertakoaren ezagutzan eta interakzioan oinarritzen den lan egiteko modu bat eta sare zabalagoetara hedapena partekatzen dute.

K6 Gestión Cultural enpresa proiektuaren koordinaketa orokorraz arduratzen da, kudeaketa eredu dinamikoa, irekia bermatuz eta proiektua merkatuan kokatzeko gai izanik.

NOLA GARATZEN DA GU ITSASOA?
GU ITSASOA, kultur kudeaketaren arlotik, ondarearekiko hurbilpen modu berrien inguruan lan eta erreflexio prozesuak sortzen dituen gune-laborategi gisa jokatzen duen proiektua da.

Proiektuak euskarri desberdinetaz osatuta dago, proiektuari esanahi eta hurbilketa desberdinak erantsiz eta aberastuz; GU ITSASOA munduaren atari erakusketa ibiltaria eta www.guitsasoa.com artxibo birtuala.

GU ITSASOA artxibo birtuala. Proiektuaren Work in progress
WWW.GUITSASOA.COM
GU ITSASOA artxibo digitala kulturaren eta artearen ikuspegitik lurraldea interpretatzeko tresna gisa eratzen da. Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatuz, kultur ondare amankomuna eta unibertsala balioan ipiniz.
Aldi berean, garapenean sortutako esperientzia guztiak bilduko dituen artxibo bat sortzeak balio handia du. Horregatik, jasoko den dokumentazio eta materialarekin euskarri desberdinak sortuko dira, bertako kultur ondarea hedatzeko baliagarria izango da, helburu didaktiko, turistikoetarako erabiliz