IGANDEAN, SUGORRIREN AKELARREA
Garagartza plazan 22:30etan
Datorren igandean, San Joan bezpera egunean, Sugorri taldeak antzeztutako akelarrea egingo da Garagartza plazan, 22:30ean. Berrogei urte badira gutxienez antzeko ikuskizun bat egiten hasi zela herritar talde bat, eta denboraren joanean, ordiziarrengan sustraitutako emanaldi herrikoi bat da.
Aurtengoa, gainera, berezia izango da, azken hogei urteetan Mari interpretatu duen Mertxe Aizpuruarentzat azken saioa izango baita protagonista nagusiaren azalean. Laurogeitik gora lagun elkartzen dira suaren bueltan, artzainak, sorginak, apaiza eta akerra tartean. Burrunbazale txarangak girotuko du ikuskizuna.