UDALAK LAU LANGILE KONTRATZEKO DEIALDIA EGIN DU
Asteazkenean, hilak 30, bukatuko da izena emateko epea
Ordiziako Udalak lau langile kontratatzeko deialdia egin du. Langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea, Ordizian gutxienez 6 hilabetez erroldatuta egotea, familia kargak izatea eta euskara izango dira langileek bete beharko dituzten baldintzak. Gipuzkoako Foru Aldundiak 30.000 euroko laguntza emango ditu enplegua sustatzeko helburu duen deialdi honetarako.
Asteazkenean, hilak 30, bukatuko da izena emateko epea. Interesatuek arreta bulegora joan behar dute 08:00etatik 13:30era bitarte.
Deialdiari buruzko informazio gehiago: http://www.ordiziakoudala.com/eu/udala/lan-eskaintza/1150-enplegu-sustapena