2013-10-30 PlenoaHorrez gain, N-1 Upabi proiektuari buruz Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatu beharreko hitzarmena onartuko dute

Bihar asteazkena, hilak 18, 2014ko udal aurrekontua onartzeko ohiko osoko bilkura egingo du Ordiziako Udalbatzak, 19:00etan. Aurrekontua ez ezik, 2014rako plantilla organikoa eta 2014rako lanpostuen zerrenda ere onartuko dituzte. Gai-zerrendako azken puntuan, berriz, N-1 Upabi proiektuari buruz Gipuzkoako Foru Aldundiaren sinatu beharreko hitzarmena izango dute aztergai.

Gai-zerrenda:

1.- 2013ko azaroak 28ko ohiko Osoko Bilkurako akta onartzea.
2.- 2014 ekitaldirako aurrekontuak.
3.- 2014 ekitaldirako Plantila Organikoa.
4.- 2014 ekitaldirako Lanpostuen zerrenda.
5.- Kredituen transferentzia.
6.- N.1-Upabi proiektuari buruzko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatu beharreko
hitzarmena onartzea.
7.- Galde-erreguak.