UDALAK ARGITU NAHI DU EZ DUELA HERRIAN INOLAKO INKESTARIK EGITERIK AGINDU
Ordiziako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die aparteko enpresa bat ari dela lan hori egiten
Azken hamabost egunetan inkesta batean parte hartzeko eskaintza eginez telefono deia jaso dute Ordiziako hainbat etxetan. Inkesta horretan, besteak beste, udalaren eta herri mailako jarduerei buruzko galderak egin zaizkie herritarrei. Horietako bizilagun batzuk udaletxera zuzendu dira ea inkestari hori udalak sustatua izan den galdetuz. Horren aurrean, Ordiziako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die ez duela inolako inkestarik egiterik agindu, eta aparteko enpresa bat ari dela lan hori egiten.