ORDIZIAKO UDALAREN ENPLEGU PLANEAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNAK
Datorren astelehenean, hilak 17, bukatzen da Ordiziako Udalak sortutako zortzi lanpostuetan izena emateko epea
Datorren astelehenean, hilak 17, bukatzen da Ordiziako Udalak sustatutako Enplegu Plana 2014 programan izena emateko epea. Zortzi dira udalak sortutako lanpostuak, bost peoi eta lorezain lanekin lotuak, eta beste hiru administrazio lanei dagozkionak. Udalak argitu nahi du lanpostu horietarako bete beharreko baldintzak hilaren 17a baino lehen bete behar direla. Pertsona aukeratuak apirilaren 28an hasiko dira lanean. Enplegu Planari eta kontratazioei buruzko informazio guztia, hemen.