MARTXOARI ZEGOKION OSOKO BILKURA BIHAR EGINGO DA
Hamar puntuko aztergai zerrenda izango du Udalbatzak, tartean gazte lokalak arautzeko ordenantza. Bilkura 19:30ean hasiko da, ez 19:00etan
Ordiziako Udalbatzak bihar osteguna, hilak 3, egingo du martxoari zegokion osoko bilkura. Berez, aurreko astean zen egitekoa, baina agenda arazoak direla astebete atzeratzea erabaki zen. Ordua ere ez da ohikoa izango, 19:30ean hasiko baita plenoa 19:00etan izan ordez. Hamar puntuko gai zerrenda aztertuko du Udalbatzak, tartean, Gazteentzako lokalen udal ordenantza.
Gai zerrenda:
1.-2014ko otsailaren 27egindako Plenorako gaien batzordearen akta onartu.
2.-PSE-EE(PSOE)k aurkeztutako mozioa Euskal Udal Legea bultzatzeko eta onartzekoa.
3.-2013ko Aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
4.-Kreditu transferentzia onartzea.
5.-Alkateak Dekretu bidez onartutako kredituen aldaketen kontu ematea
6.-Gazteentzako lokalen Udal Ordenantza onartzea.
7.-Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ordiziako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, Udalak berezkoak dituen zuzenbide publikoko sarrerak bide exekutiboan biltzeko
8-Informazioa emateko lankidetza hitzarmena, Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Ordiziako Udalaren artean.
9.-GOIEKI-ko ordezkarien izendapena aldatzea.
10.-Galde-erreguak.