HAUTESLE-ERROLDARI ERREKLAMAZIOAK EGITEKO EPEA APIRILAREN 7TIK 14RA, BIAK BARNE
Herritarren arretarako udal bulegoan aurkeztu behar dira erreklamazioak
Datorren maiatzaren 25ean Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeak izango dira. Ordiziako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die Hautesle- Erroldan ageri diren datuei erreklamazioak egiteko epea apirilaren 7tik 14ra bitartekoa izango dela, bi egunak barne. Udalak dei berezia egiten die bizilekuz aldatu direnei (2014-1-30a aurreko aldaketak), eta 18 urte egin berri izan eta lehen aldiz botoa eman behar dutenei. Herritarren Arretarako Udal Bulegoan aurkeztu behar dira erreklamazioak, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:30era bitartean.