2014-04-25 hautes Hautes propaganda jartzeko kokapenaren zozketa ere egingo da asteleheneko aparteko bilkuran

Datorren astelehenean, hilak 26, maiatzaren 25ean egingo diren Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako hautes-mahaikideak aukeratuko dituzte 11:30ean idazkariaren bulegoan egingo den ez-ohiko osoko bilkuran. Horrez gain, hautes-propaganda jartzeko kokapenaren zozketa ere egingo da. Guztira 10 hautes-mahai daude Ordizia, eta mahai bakoitzeko bederatzi aukeratu behar dira, ordezkoak barne; 90 herritar denera.

Hautes-mahaietako kideak aukeratzeko arauak
Hauteskunde Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera, Udalei dagokie hauteskundetarako hautes-mahaietako kideak izendatzea. Zozketa jendaurrean egin beharko da.

Guztira 10 mahai daude, eta mahai bakoitzean aukeratu beharrekoak honako hauek dira:

-Lehendakaria,
-Lehen mahaikidea
-Bigarren mahaikidea

Horietako bakoitzarengatik, bi ordezko. Hau da, mahai bakoitzean 9. Guztira Ordiziarako 90 pertsona behar dira.

Baldintzak
"26. artikulua": Mahai bakoitzeko Lehendakari eta mahaikideak zozketa publikoz izendatzen dira,dagokion Sekzioan erroldatuta dauden pertsona guztien artean, 70 urte baino gutxiago izan eta hauteskundeko egunean gutxienez 18 urte izango dutenen artean.

Lehendakariak gutxienez Goi-Batxiler edo Lanbide Heziketako II. mailako tituluaren jabe izan beharko du, eta mahaikideek Eskola Graduatu edo baliokidea.

Espainiako Estatistika Institutuak Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak bidali ditu udaletxe guztietara, Hauteskunde-Erroldako zerrendak euskarri informatikoan, baita hautes-mahaietan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten hautesleenak ere, euskarri hori erabiliz, zozketa errazagoa izan dadin.

Udal Osoko Bilkurak izendatutakoei jakinarazten die Mahaikide izango direla zozketa egin eta hurrengo hiru egunetan zehar. Zozketa beranduago egiten bada ere, izendapenak indarrean jarraituko du, atzerapenagatik ez baita izendapenik baliogabetuko.