OIANGU PARKEKO TABERNA ZERBITZUA KUDEATZEKO DEIALDIA
Interesatuek hilaren 13rako aurkeztu beharko dituzte eskaintzak
Ordiziako Udalak kaleratu ditu dagoeneko Oianguko parkean eraikin osagarriko taberna zerbitzuaren kontrataziorako baldintza administratibo eta teknikoen pleguak. Joan den astelehenean argitaratu zen aldizkari ofizialean, eta datorren asteartean, hilak 13, bukatzen da eskaintzak aurkezteko epea. Instalakuntza ekainetik irailera egon beharko da zabalik, astean egun batean ixteko aukera izanez eta gutxieneko ordutegi honekin: astelehenetik ostiralera 12:00etatik 20:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan 11:00etatik 22:00etara.