BIHAR EGINGO DA APIRILARI ZEGOKION OSOKO BILKURA
Bederatzi puntuko gai-ordena izango du aztergai Udalbatzak
Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 8, egingo du apirilari zegokion osoko bilkura, 19:00etan. Apirilean izan diren festa egunengatik atzeratu da osoko bilkura maiatzera. Bederatzi puntu aztertuko dira guztira, tartean EAJ eta PSE alderdiek Sasietako Zabortegiari buruz aurkeztutako mozioa, Bake Epailearen Izendapena eta Agerrebidea N-1 errepidearekin lotzeko lehen proiektu aldatua eta kontratua exekutatzeko lursailak kudeatzeko kontratua.
Gai zerrenda
1.- 2014 ko apirilaren 3an Udalbatzarrak egindako Osoko Bilkurako akta onartzea.
2.- 2014ko apirilak 28an UDALBATZARRAK egindako aparteko bilkura
3.- Ordiziako EAJ eta PSE alderdiek aurkeztutako mozioa "SASIETAKO ZABORTEGIA" izenburua duena.
4.- Bake Epailearen kargurako izendapena.
5.- Osoko bilkuran adierazteko finantza- eta aurrekontu-informazioa.
6.- Alkatetza Dekretu bidez onartutako kreditu aldaketen kontu ematea
7.- Oiangualde-30 hirigintzako esku-hartze eremuaren Hitzarmen Batzordean, Ordiziako Udaleko ordezkari bezala, Igor Eguren Izagirre jaunaren izendapena berrestea
8.- N-1 (Ordiziako hegoaldeko lotunea) eta GI-4491 errepideak lotzeko Agerrebidea hobetzeko 1. Proiektu aldatua eta kontratua exekutatzeko lursailak kudeatzeko kontratua eta abar onartzea
9.- Galde-eskaerak.