BIHAR EGINGO DA MAIATZARI DAGOKION OSOKO BILKURA
Hiru mozio, eta udalaren eta aldundiaren mendekoen arretarako etxeko laguntza finantzatzeko hitzarmena daude gai ordenaren puntuen artean
Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 29, egingo du maiatzari dagokion osoko bilkura, 19:00etan hasita. Korporazioak 11 puntuko gai ordena izango du aztergai, hiru mozio tartean, bi talde sozialistak aurkeztutakoak eta bat Bildurena, euskal selekzioaren ofizialtasunari buruzkoa. Mendekoen arretarako etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ordiziako Udalaren arteko hitzarmena ere onartuko da biharko bilkuran.
Eguneko gai ordena:
1.- 2014ko maiatzaren 8an egindako Plenoaren akta onartzea.
2.-Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa, Euskadiko eraikinetan ikuskaritza teknikoaren derrigortasunari buruzkoa
3.- BILDU taldeak aurkeztutako mozioa Euskal selekzioak ofizialki nazioarteko txapelketetan lehiatu ahal izateari buruzkoa.
4.- Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa, Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.
5.- 2015 urterako Ordiziako udal herriko jai egun ofiziala izendatzea
6.- Mendekoen arretarako etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ordiziako Udalaren arteko Hitzarmena onartzea.
7.- Dirulaguntza ematea SAADA Goierriko Sahararen lagunak elkarteari "oporrak bakean" programan parte hartzeagatik.
8.- Goierriko Ekimena S.A.ren 2013. Ekitaldiko Memoria, Balantzea eta Irabaz eta galeren kontuak eta emaitzaren aplikazioari dagokion proposamena aztertu eta onartu.
9- Jakintza ikastolak, aurkeztutako obra zergetan hobari eskaera hauek
-Jangela irekitzeko obrak
-Liburutegia zaharberritu eta Fab-Lan gela sortzeko obrak
10.- Kreditu transferentzien 5. espedientea onartzea
11.- Norberak lekarkeena.