2014-07-22 osokobilkuraZortzi puntu izango ditu aztergai biharko saioan Udalbatzak

Ordiziako Udalbatzak udako oporren aurreko azken osoko bilkura egingo du bihar, hilak 23, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan hasita. Ostegunean egin ohi dira plenoak Ordizian, baina Santa Ana jaien hasiera dela eta, asteazkenera aurreratu dute. Bilduk eta EAJk aurkeztutako mozio bana, eta mendekoen arretarako etxe laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ordiziako Udalaren arteko hitzarmena daude gai-zerrendan, besteak beste.

GAI ZERRENDA
1.- 2014ko ekainak 26ko ohiko Osoko Bilkurako akta onartzea.
2.- BILDUK aurkeztutako Mozioa orain dela gutxi hil duten gazte palestinarrari buruzkoa.
3.- EAJ aurkeztutako Mozioa "puntu.eus" domeinuari buruzkoa.
4.- Diru laguntza eskaera kooperazio proiektu baterako.
5.- Mendekoen arretarako etxe laguntza zerbitzua finantzatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ordiziako Udalaren arteko Hitzarmena onartzea.
6.- Kreditu aldaketa 10. espedientea.
7.- 2014ko kontu Orokorrak onartzea.
8.- Galde-erreguak.