2014-09-24 osokobilkuraBihar osteguna, hilak 25, izango da plenoa, 19:00etan hasita

Ordiziako Udalbatzak udako oporren ondorengo lehen osoko bilkura egingo du bihar, hilak 25, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan hasita. Bilduk eta PSE-EEk alkateen aukeraketa zuzenaren aurka aurkeztutako mozio bana, Bilduren beste bi mozio (Eskoziar herriaren alde eta Kutxabank fundazio ez bihurtzearen alde), Orkli enpresarekin hirigintza hitzarmena sinatzea eta Saharara diru-laguntza bideratzea izango dira, besteak beste, osoko bilkuran landuko diren gaiak.

EGUNEKO GAI ORDENA
1.- 2014ko uztailaren 23ko Plenoko akta onartu.
2.- Alkateen aukeraketa zuzenerako proposamenaren aurrean Bildu taldeak aurkeztutako mozioa.
3.- PSE-EE(PSOE)k aurkeztutako mozioa Espainiako gobernuak LOREG legea aldatzeko proposamenaren aurrean. (Alkateen aukeraketa zuzenerako proposamena)
4.- 'Eskoziar herriari agurrik beroena' izenburua duen Bildu taldeak aurkeztutako proposamena.
5.- Kutxabank-fundazio batean ez bihurtzeko Bildu taldeak aurkeztutako mozioa.
6.- San Juan-22 H.E.E.ko h.10.2 lursaileko 526 m2.ko lursaila behin betiko izaeraz desafektatzeko proposamena.
7.- Ordiziako Udalaren administrazio elektronikoaren zenbait alderdi arau¬tzen dituen Ordenan¬tza hasierako izaeraz onartzeko proposamena.
8.- Txindoki 15 H.E.E.ko garapen eta kudeaketarako Orkli enpresarekin Hirigintza Hitzarmena sinatzeko hasierako izaeraz onartzeko proposamena.
9.- Goierriko Ekimena, S.A. rekin 2011ko ekainaren 7an sinatutako Hitzarmena aldatzeko onarpen proposamena.
10.- Kreditu Aldaketen espedientea onartzea.
11.- Coordinadora Vasca de organizaciones solidarias con la RASD (sahara), erakundeari dirulaguntza onartzea.
12. Norberak lekarkeena.