GAUR EGINGO DA URRIKO OSOKO BILKURA
2015eko zergak eta tasak eta Garapenerako lankidetza laguntzak onartuko dira, besteak beste
Gaur asteazkena egingo du Ordiziako Udalbatzak urriari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Zazpi puntuko gai ordena izango dute aztergai, 2015eko zergak eta tasak tartean. Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, adierazpen instituzional bat onartuko da, eta baita Garapenerako lankidetza laguntzak ere. Espainiako Konstituzio Auzitegiak Kataluniako kontsultaz hartutako erabakiaz Bilduk aurkeztutako mozio bat, eta talde sozialistak energia pobreziaren aurka eta kontsumitzaile ahulenak babestearen alde aurkeztutako mozio bat ere aztertuko ditu Udalbatzak.
Eguneko gai ordena:
1.- 2014ko irailaren 25eko Plenoko akta onartu.
2.- Alkatetzako dekretuen berri ematea.
3.- Konstituzio-Auzitegiak Kataluniako kontsulta behin-behinekoz bertan behera uzteko hartutako erabakiari buruz Ordiziako BILDU taldeak aurkeztutako mozioa.
4.- Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa, energia pobreziaren aurkakoa eta kontsumitzaile ahulenak babesteari buruzkoa
5.- Azaroaren 25erako adierazpen instituzionala "Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna"
6.- 2015eko ZERGAK eta TASAK
7.- Garapenerako lankidetza laguntzak 2014.
8.- Galde-erreguak.