GAUR EGINGO DA 2014KO AZKEN OSOKO BILKURA
Besteak beste, 2015 ekitaldirako aurrekontuak eztabaidatu dira
Ordiziako Udalbatzak gaur, hilak 18, egingo du urteko azken osoko bilkura, 19:00etan. Eguberri aurreko pleno honetan, 2015eko ekitaldiko udal aurrekontua eztabaidatuko da, eta baita horrekin lotutako zenbait puntu ere: 2015erako plantilla organikoa, 2015erako lanpostuen serenad eta zerga eta tasei jarritako alegazioak. Azkenik, ESEP Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 2014-2018 onartuko da.
Eguneko gai-ordena
1.-2014ko azaroaren 27ko Udalbatzarrak egindako ohiko bileraren aktaren zirriborroa onartzea.
2.- Alkatetzako dekretuen berri ematea.
3.- 2015 ekitaldirako aurrekontuak.
4.- 2015 ekitaldirako Plantila Organikoa.
5.- 2015 ekitaldirako Lanpostuen zerrenda.
6.- Kreditu transferentziak.
7.- 2015eko zerga eta tasen alegazioak.
8.- Egindako zenbait gasturen arabera, Kontuhartzaileak egindako txostenak.
9.- ESEPen plan estrategikoa onartzea, 2014-2018
10.- Galde-erreguak.