BIHAR EGINGO DA 2015EKO LEHEN OSOKO BILKURA
Besteak beste, Ordizian merkatari elkarteak aurkeztutako mozio bat aztertuko da
Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 29, egingo du urteko lehen osoko bilkura, 19:00etan. Ordiziako Bake Epaitegiko arduradunak Erregistro Zibilaren kudeaketa merkataritzako erregistratzaileen esku uztearen aurka aurkeztutako mozioa eta Ordizian Merkatarien Elkarteak Merkataritza Legearen aldaketaren inguruan aurkeztutako mozioa izango dira, besteak beste, aztertuko diren puntuetako bi.
Eguneko gai ordena
1.-2014ko abenduaren 18an udalbatzarrak egindako aparteko bilkuraren zirriborroa onartzea.
2.- Alkatetzako dekretuen berri ematea.
3.- Funtzioak Alkateordearen esku uzteari buruzko dekretuaren berri ematea.
4.- Ordiziako Bake Epaitegiko arduradunak aurkeztutako mozioa, Erregistro Zibilaren kudeaketa merkataritzako erregistratzaileen esku uztearen aurka.
5.- Merkatarien Elkarteak aurkeztutako mozioa, Merkataritza Legearen aldaketari buruzkoa.
6.- "Mugi" txartelari lotutako Hitzarmena.
7.- Aurrekontuaren aldaketen kontu ematea.
8.- Galde-erreguak.