BIHAR EGINGO DA OTSAILEKO OSOKO BILKURA
Besteak beste, Martxoaren 8ari begirako adierazpen instituzionala aztertuko da
Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 26, egingo du urteko bigarren osoko bilkura, 19:00etan. Bildu taldeak Emakumeen Nazioarteko Egunari proposatutako adierazpen instituzionala, talde sozialistak hondakinen inguruan aurkeztutako proposamena, Giltzagune proiektua burutzekoa, eta Koordinazio Soziosanitarioko Protokoloa onartzea dira bilkura gai aipagarrienak.
Eguneko gai ordena
1.- 2015eko urtarrilaren 29an udalbatzarrak egindako aparteko bilkuraren zirriborroa onartzea.
2.- Alkatetzako dekretuen berri ematea.
3.- 2015eko Martxoak 8ko Adierazpen instituzionala. "Euskal Herri feminista eraikitzeko"
4.- Udal talde sozialistak aurkeztutako proposamena, hondakinen tratamenduan krisi ekonomikoa saihesteko lema duena.
5.- GILTZAGUNE proiektua burutzeko lankidetza hitzarmena.
6.- Ordiziako Udalak eta GOIEKI S.A.k 2011ko ekainaren 7an sinatutako hitzarmenaren aldaketa onartzea.
7.- Koordinazio Soziosanitarioko Protokoloa onartzea.
8.- Galde-erreguak.