Ordiziako Udalak TAO guneen (gune urdina) zaintzaile izateko lanpostu baterako deialdia egin du. Lanpostua aldi baterakoa izango da, eta aurkezten diren pertsonen artean lan-poltsa osatuko da. Informazioa, baldintzak eta eskabide-orriak Herritarren Arretarako Udal Bulegoan daude eskuragai (astelehenetik ostiralera, 08:00-13:30), eta baita udaleko webgunean ere. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 14an bukatuko da. Lotura honetan duzue informazio gehiago.