GAUR EGINGO DA MARTXOKO OSOKO BILKURA
Besteak beste, alokairu soziala sustatzeko diru-laguntzak ematea arautuko dituzten oinarriak aztertuko dira
Ordiziako Udalbatzak gaur, hilak 26, egingo du martxoari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Espainiako bandera udaletxean jartzearen kontrako adierazpen instituzionala, plan ekonomiko-finantzieroaren onarpena, Ordiziako Hiriguneko trafikoa arautzeko ordenantzaren behin betiko onarpena eta Ordiziako herritarrek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak ematea arautuko dituzten oinarriak hasieraz onartzea dira bilkurako gai aipagarrienak.
Eguneko gai ordena
1.- 2015eko otsailak 26ko udalbatzarran egindako bilkuraren zirriborroa onartzea.
2.- Alkatetzako dekretuen berri ematea.
3.- Ordiziako Udalaren adierazpen instituzionala Espainiako bandera udaletxean jartzearen kontrakoa.
4.- 2014ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea
5.- 2014an krediturik gabe egindako gastuak 2015eko aurrekontuan sartzea.
6.- Plan ekonomiko-finantzarioaren onarpena
7.- 2015eko Aurrekontuan, kreditu transferentziak onartzeko proposamena.
8.- Ordiziako Hiriguneko trafikoa arautzeko ordenantzari aurkeztutako alegazioei erantzunak. Behin betiko onarpena.
9.- Aparkaldi mugatuko eremuak arautzen dituen indarreko Ordenantzaren 3.artikulua aldatzea
10.- Ordiziako herritarrek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak ematea arautuko dituzten oinarriak hasieraz onartzea
11.- Ordizia zabalik 2015.Lokal komertzial hutsak ekintzaile berrien bitartez diru-laguntzak ematea arautuko dituzten oinarriak hasieraz onartzea.
12.- Norberak lekarkeena.