BIHAR EGINGO DA APIRILEKO OSOKO BILKURA
Hamalau puntu izango ditu aztergai udalbatzak
Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 30, egingo du apirilari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Udaleko langileen lan baldintzak arautzen dituen Udalhitz hitzarmenaren aldaketa, Lurraldekar proiektu pilotua martxan jartzeko lankidetzarako protokolo orokorra onartzea, Goierrin indarkeria jasaten duten emakumeen arreta egoki eta koordinaturako protokoloa onartzea, eta Ordiziako Udalaren eta Basque Culinary Center Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea izango dira, besteak beste, bilkurako gai aipagarrienak.
Eguneko gai ordena
1.- 2015eko martxoaren 26an egindako osoko bilkurarako gaien batzordeko akta onartzea.
2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
3.- Zenbait gasturen ingera txostena, Kontuhartzaile jaunarena.
4.- 2012ko abenduko aparteko pagaren zati bat ordaintzeari buruzko eta gainerako
kopurua aurreratzeari buruzko akordioa.
5.- OrdIziako udaleko pertsonalaren galdutako erosteka ahalmena berreskuratzeko ordainsari kontzeptua ezarteko akordio proposamena.
6.- 2015 ekitaldiko lanpostuen zerrendari lehenengo aldaketa.
7.- Ordiziako Udaleko eta San Jose Egoitza Erakunde Autonomoko giza baliabideen
antolamendurako Plana.
8.- Ordiziako udaleko langileen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmena
aldatzea.(udalhitz)
9.- Gipuzkoa lurralde historikoko udalerrietan "Lurraldekar" proiektu pilotua martxan jartzeko
lankidetzarako Protokolo orokorra.
10.- Goierrin indarkeria jasaten duten emakumeen arreta egoki eta koordinaturako protokoloa
onartzea.
11.- Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Ordiziako Udalaren arteko lankidetza
hitzarmena Udaltzainen oinarrizko eskalari dagozkion barneko udaltzainen lan-poltsa
osatzeko.
12.- Txindoki 15 HIEren etorkizuneko garapena eta indarrean dagoen plangintza aldatzeko ORKLI S. COOPek eta Ordiziako Udalak adostutako Hitzarmenari aurkeztutako alegazioak. Behin betiko onartzea.
13.- Ordizia eta Basque Culinary Center Fundazioaren arteko lankidetza Hitzarmena.
14.- Norberak lekarkeena.