BIHAR, HILAK 24, OSOKO BILKURA
Ez dago gaizki tarteka gogoratzea Osoko Bilkura dela Udalen kudeaketa organo nagusia. Bertan hartzen dira urteko erabakirik garrantzitsuenak, eta bertan eztabaidatzen dira aurrekontuak, hainbat egitasmo nagusi, hainbat erabaki politiko... Gainera, Udal Gobernuak eta oposizioak bertan eman behar izaten dituzte herriaren aurrean bere lanaren azalpenak.
Beraz, idatzi honekin azpimarratu nahi dugu Osoko Bilkuretan herritarrok parte hartzearen garrantzia, eta dei egin nahi dizuegu bertara azal zaitezten, bihar, hilak 24, arratsaldeko 19:00etan Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan. Zabaldu deia, eta azaldu!
Eguna: 2012ko urriaren 24ean.
Ordua: 19:00etan
Tokia: Udaleko Osoko Bilkura aretoa
- 2012ko irailak 24ean aparteko Osoko Bilkurako akta onartzea.
- 2012ko irailak 26an egindako ohiko Osoko Bilkurako akta onartzea.
- 2012ko urriak 11an egindako aparteko eta presazko Osoko Bilkurako akta onartzea.
- 2013 ekitaldirako auto-taxien tarifa.
- 2013 ekitaldirako Tasa eta Zergen proposamena.
- Galde-erreguak.