URTARRILAREN 12AN DENOK BILBORA!
“GIZA ESKUBIDEAK, KONPONBIDEA, BAKEA. EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA”
Ordiziako Udalak bat egin nahi du Herrira mugimenduak deiturik urtarrilaren 12an Bilbon “Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” goiburuarekin egingo den mobilizazio orokorrarekin.
Giza Eskubideen Deklarazioaren edukiak aintzat harturik, euskal presoei aplikatzen zaizkien espetxe-neurri salbuespenezkoak indarrik gabe utzi behar direla uste dugu. Zehazki, sakabanaketa-politikari amaiera ematea, gaixotasun larria duten hamahiru presoak libre gelditzea, eta Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia betetzea zigorra bete duten 67 presoak libre gera daitezen. Aitzitik, giza eskubideen eta bakearen aldeko akordio sozial zabala egiteko prestutasuna adierazten dugu, betiere modu eraikitzailean egiazko konponbideak bilatu nahian.
Hori horrela,Ordiziako Udalak datorren urtarrilaren 12an (larunbata), Bilbon ospatuko den mobilizazio orokorrean parte har dezazun dei egin nahi dizu.
AUTOBUSAK:
Goizeko 10:00tan edo arratsaldeko 15:00tan Arboledan.
Herriko, Pottoka, Orlegi edo
Izen ematea: osteguna baino lehen.
ATXIKIMENDUAK:
Ordiziako gaztek egindako bideoa
Goierriko Herrirak egindako bideoa