KALE PEOI LANPOSTUA
Kale peoi lanposturako izena emateko deialdia ireki da dagoeneko
Deialdiaren helburua kale edo bide publikoetako peoi lanpostua bitarteko izaeraz hornitzeko araututa moduan bete edo amortizatu arte, eta aldi berean lan poltsa sortzea da, azken kasu horretan prozesua gainditzen duten hautagaiekin Udalean lanpostu horri dagozkionez izan daitezkeen beharrak betetzen joateko.
Eskaerak aurkezteko epea 2013ko urtarrilaren 25a (ostirala) arte dago irekia. Hauek Udaleko herritarren informazio bulegoan entregatu beharko dira goizeko 8etatik 13:30etara bitartean. Eskaeraz gain beste hainbat dokumentu aurkeztea ezinbestekoa da: nortasun agiria, eskolaratze ziurtagiria, gidabaimenaren kopia (B1), lehiaketa fasean baloratuko diren merituen justifikazioa eta hizkuntza eskakizuna 1 frogatzen duen agiria.
Deialdiaren informazioa zehatzagoa eta lanpostuaren nondik norakoak hemen. Baita hautatze prozesuaren nolakotasunaren gaineko informazioa ere.