empleo verdeIzen-ematea Lanbiden urtarrilaren 25a baino lehen 

Lanbidek, Enplegu berdea programaren barruan, hitzarmena sinatu zuen Debegesarekin, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartearekin, beraiek formatutako bekadun bat Ordiziako Udaletxean hartzeko. 

Eraikinetako instalazioen mantentze eta kudeaketa ekofizientearen inguruko saioa da konkretuko Debegesak eskainiko duena. Bertan parte hartuko duten pertsonen aukeraketa egiteko orduan honako baldintzak hartuko dira kontuan:

 

  •            Langabezian egotea.
  •            Lanbiden izena emanda eta curriculum vitae eguneratuta izatea.
  •           35 urte baino gutxiagoko pertsona izatea.
  •            Formakuntza: Ingenieritza elektronikoa edo elektrikoa, arkitektura teknikoa… izatea. 

Gehienez 20 pertsona joango dira Eibarren eskainiko den formakuntza programara. Hasiera epea urtarrilaren 31rako dute aurreikusita. Epea betez gero,  martxoaren 12an amaituko da. 160 orduko dira guztira. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:15etara. 

Udaletxerako hautatuko den bekadunak 5 orduko jarduna izango du egunero, 450-650 bitartean egongo den ordu kopuru totala bete arte. Hilabete bakoitzeko 500 € jasoko ditu.  

Izena emateko eta informazio gehiagorako sartu ondoko loturan:http://ow.ly/h1f9L

pdfEnplegu berdea programaren ebazpena