EUSKARA AZTERKETAK LAN POLTSETAKO KIDEENTZAT
IVAPek otsailaren 5ean egingo ditu frogak
Lorezain eta zerbitzu orokorretako lanpostuetarako frogak gainditu dituzten kideek euskara azterketa egiteko aukera izango dute otsailaren 5ean.
Azterketaok IVAPek egingo ditu Donostian eta goizeko 9:30ean hasiko dira. Honenbestez, lanpostuetarako eskatzen diren perfilak betetzen ez dutenek aukera izango dute euskara gaitasuna adieraziko dien agiria lortzeko. Azterketak Donostiako Seminarioan izango dira.
Bestalde, kaleko peoi lanposturako Udalak ireki zuen lan poltsan izena emateko epea iragan ostiralean amaitu den. Behin behineko zerrendak datorren astean argitaratzea espero da.