GARAPENERAKO PROIEKTUEN DIRU LAGUNTZEN BANAKETA EKITALDIA
2012an eginiko deialdiaren ondoren 19 proiektu aurkeztu dira guztira
Gaur, martxoaren 1ean, lankidetza-proiektuak egiteko gobernuz kanpoko erakundeei emango zaien diru laguntzen banaketa ekitaldia ospatuko da goizeko 10etan Pleno aretoan. Bertan, proiektuetako kideek euren proiektuen nondik norakoak azalduko dituzte.
8 proiekturi eman zaie laguntza eta proiektu bakoitza gobernuz kanpoko erakunde ezberdin batek garatutakoa da.
Manos Unidas-ek Hondurasko Cortés departamentuan emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren aurrean gizarte prebentzioa, sentsibilizazioa eta esku-hartzea garatu nahi ditu proiektuaren baitan.
Mundubat erakundeak San Salvadorreko 3 udalerritan Red de Mujeres Mesoamericanas taldeko kide diren emakumeek duten gertakarien analisirako gaitasuna indartuko duen proiektua aurkeztu du.
Medicus Mundi Gipuzkoak, bere aldetik, Huaycango (Nikaragua) 100 emakume mikroenpresariren gaitasun eta ahalmenen indartzea eragingo duen proiektua landu du.
Mugen Gainetik-ek berdintasunerako komunikazioa garatu nahi du Nikaraguan.
Nazioarteko Elkartasuna erakundeak, Giza Eskubideetan oinarritutako ikuspegitik, Ramallah-n (Zisjordania, Palestina) sexu osasunaren zerbitzuen kalitatea eta hauetara sarbidea hobetu nahi ditu.
Bakerako Lankidetza Batzarra Quezaltepeque udalerriko, La Libertad departamentua (El Salvador), 27.728 emakumek bizi duten egoera soziala eta oinarrizko sexu osasun zerbitzua hobetuko dituen proiektuan dabil lanean.
Bestetik, Phagma Drolma-k Emakumeak, garapena eta ingurumena: komunitate tibetar ahulenak lehen planoan izeneko proiektua garatu du.
Eta azkenik, Serso San Viator de Euskal Herria erakundetik Banfora-ko (Burkina Faso) eskolatu gabeko gazteei lan munduko sarbidea ahalbidetu nahi diete hiru urteko iraupena duen ostalaritzako formakuntza zikloa eskainiz.