KALE PEOI LANPOSTURAKO BIGARREN ARIKETA
Asteazkenean eta ostegunean egingo da bigarren ariketa
2013ko martxoaren 5ean egindako oposaketa fasearen lehenengo azterketaren behin betiko gaindituen zerrenda kaleratu dute dagoeneko. Gainera, bigarren ariketa egiteko deialdia zabaldu da.
Lanposturako bigarren ariketa hori asteazkena, apirilak 10, eta osteguna, apirilak 11, bitartean egingo dute hautagaiek. Epaimahaiak lanpostuaren zereginekin lotuta dagoen ariketa praktikoa planteatuko du. Honetan gutxienez 15 puntu lortu beharko dituzte eta 30 gehienez. Bakoitza egokitutako ordutegian egon beharko da Majori kiroldegiko sarreran lanerako arroparekin eta NANarekin. Gogorarazi nahi da ariketa derrigorrezkoa eta baztertzailea dela.
Informazioa gehiago hemen: http://www.ordiziakoudala.com/eu/udala/lan-eskaintza/535-kale-peoi-lanpostua