“SU HAIETATIK, KE HAUEK” LIBURUAREN AURKEZPENA
Iñaki Petxarroman kazetariaren lana da
Gaur aurkeztu du Iñaki Petxarroman kazetari lasartearrak "Su haietatik, ke hauek" liburua arratsaldeko 19:30etan Pleno Aretoan. Liburua 10 urteko istorio bilduma da. 2002an Gipuzkoako Hondakinen Plan Nagusia argitaratu zen eta kazetariak hondakinen kudeaketaren jarraipen sakona egin zuen 2012ra arte; liburua argitaratu zuen urtera arte alegia. Aipatutako Hondakinen Planaz gain, atez ateko sistemaren, erraustegiaren eta honen gainean zenbait alderdi politikok dituzten interes ekonomikoen inguruan aritu da.
Hemen argazkiak ikusgai: