MAJORIKO ZUZENDARI LANPOSTURAKO ONARTUEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA
Erreklamazio epea apirilaren 25ean amaitzen da
Ezagutzera eman da dagoeneko Majori Kiroldegiko zuzendari lanposturako onartuen behin behineko zerrenda. Kalifikazio epaimahaiaren erabakiaren arabera osatu da zerrenda. Bestetik, onartuak izan ez diren hautagaiek, 5 egun balioduneko epea, hau da, 2013ko apirilaren 25a arte izango dute erreklamatzeko aukera. Horrela arautzen baitu Administrazio Kontseiluak, 2013ko martxoaren 6ko bileran, behin-behineko lan edo zerbitzu zehatzeko lan kontratupean, Majori Kiroldegia S.M.ko zuzendari lanpostua hornitzeko onartu zituen oinarrien 5. puntuak.
Hemen informazio gehiago: http://www.ordiziakoudala.com/eu/udala/lan-eskaintza/676-majoriko-kiroldegiko-zuzendari-lanpostua