MAJORIKO ZUZENDARI LANPOSTURAKO ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
Maiatzaren 9an egingo da lehen ariketa
Ezagutzera eman da gaur Majori Kiroldegiko zuzendari lanposturako onartuen behin betiko zerrenda. Kalifikazio epaimahaiaren erabakiaren arabera osatu da zerrenda. Bestetik, lehen ariketa maiatzaren 9an egingo da goizekio 9:30etan Barrena Kultur Etxean. Honetan lortzea posible izango den alorazioa gehienezkoa 35 puntukoa izango da, eta gutxienez 20 puntu lortu beharko dira. Gogorarazi nahi da deialdiaren oinarrietan jasotako zazpigarren puntuan adierazten denez izaera derrigorrezkoa eta baztertzailea izango duela ariketak.
Hemen informazio gehiago: http://www.ordiziakoudala.com/eu/udala/lan-eskaintza/676-majoriko-kiroldegiko-zuzendari-lanpostua