ESKOLA AGENDA 21EKO UDAL AUDIENTZIA OSPATU DA GAUR
Jakintza, Oianguren eta Urdanetako ikastetxeetako ordezkariak egon dira
Eskola Agenda 21 programaren barruan energiaren gaia landu ondoren, udalerriko hiru ikastetxeen ikasle ordezkariek udal audientzian azterketa horren emaitzak, hartu dituzten konpromezuak eta udalari egiten dieten eskaerak aurkeztu dituzte.
Ordiziako Jakintza, Oianguren eta Urdaneta ikastetxeetako ikasle, irakasle eta hezkuntza komunitateak ingurugiroaren arazoez kezkaturik egonik, Eskola Agenda 21 programaren bidez urtero-urtero lan egiten dute inguruan antzematen dituzten arazoei aurre egiteko.
Seigarren ikasturtea duten honetan "Energia jasangarria guztientzat" gaia landu dute, bai ikastetxeko egoera energetikoa aztertuz, energiaren arazoak eta alternatibak bilatuz eta herriko egoera ere aztertu dute, herriko diagnostikoa eginez.
Herriko diagnostikoa gauzatzeko hainbat irteera egin dira herrian zehar, inkestak ere egin dituzte, udalerriko eta eskualdeko datuak eta informazio ezberdinak aztertuz. Ikasleek ikasgeletan proposatutako konpromiso eta Udalari egiteko proposamenak ikastetxeko Ingurumen Batzordean adostu dituzte.
Udalari eginiko proposamenen artean besteak beste, gabonetan argi apaingarriak, egun normaletan, gaueko 12etatik aurrera itzaltzea jaiegunak ezik, farola guztiek kontsumo bajuko bonbilak izan ditzatela, herritarrak konzienziatzeko energia kontsumoa murrizteko kanpainak bultzatzea.