image003 1Maiatzaren 20tik aurrera parke eolikoen muntaia eta mantentze ikastaroa antolatu du Goiekik

Ikastaroa maiatzaren 20an hasi eta ekainaren 28ra arte luzatuko da. Guztira 120 ordu egin beharko dituzte parte hartzen dutenek; egunean 4 ordu, arratsaldeko 14:00etatik 18:00etara.  Izen ematea Lanbiden egin beharko da.

Formakuntza plan hau Eskualdeko Enplegu Planan kokatzen da eta batez ere enpresa berriak eta enplegu berriak sortzeko beharrarekin hazkunde handiko sektoretan. Ikastaro espezializatu honekin eskualdeko ekoizpen ehuna hazkunde handiko sektoreetara sustatzea bilatzen da.

Ekintza honen helburu nagusia langabezi egoeran aurkitzen diren pertsona talde bati hazkunde handiko sektore batean formakuntza eskaintzea da. Era honetan, pertsona talde bat profesionalki gaitasun espezifiko batzuetan gaitzeaz gain, eskualdeko enpresak produktu edo eta zerbitzuan dibertsifikatzea lagunduko du. 

Enpleguaren Euskal Estrategia 2011-2014 aldirako Enpleguaren Euskal Estrategiaren eta 2012ko Plan Operatiboaren arabera, lehentasunezko geografia-eremuetan tokiko enplegu-planen diseinuari eta garapenari bultzada aktiboa emateko ardura Lanbide-Euskal Zerbitzuaren gain utzi da.

Goierriko Eskualdeko Enplegu Plan honen azken xedea, ekonomia-jarduerak sustatzea da, erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza-ereduaren bidez, eskualdean enplegua sor dadin.

Hizpide den enplegu-plana Goierriko ekonomia- eta gizarte-garapenaren alde diharduten erakundeen eta toki-eremuko entitateen artean sortutako, partekatutako eta adostutako proiektua izan da. Adostasun horren ondorioz, udalerrietan enplegua bultzatzeko eta garatzeko ekintza zehatzak eta programa bereziak jarriko dira abian, lan-merkatuan izan diren aldaketen ondoriozko desorekak gainditzeko asmoz.

Goierri eskualdean 3 proiektu jarri dira abian: Ekintzailetza eta autoenplegua sustatzeko ekintzak eta 2 prestakuntza proiektu espezializatuak. Azken 2 prestakuntza proiektu espezializatu horietako bat da, hain zuzen, parke eolikoen muntaia eta mantentze ikastaroa.

Informazio gehiago: http://www.lanbide.net/plsql/fr_curso_detallado?GooA=FR_DC_91_86033&;idioma=E&codigo=86033&tipoorigen=91edo 943 16 18 31 telefono zenbakian.