GREBA OROKORRA
Eskubide sozial eta laboral duinen alde
Greba Orokorrerako deialdia Euskal Herriko ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta CNT sindikatuek egin zuten asteartean. Eskubide sozial eta laboral duinak aldarrikatzeko helburuarekin antolatu dute greba. Dagoen krisi ekonomikoaren aurrean Gasteizko, Iruñeako eta Madrilgo gobernuek duten politikei kontra egiteko irtenbide bakarra borroka eta mobilizazioa direla baieztatu dute sindikatuetako ordezkariek.
Hala ere, horrekin nahikoa ez eta alternatiba bat beharrezko dela baieztatu zuten; horretarako lehen urratsa Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna burutzea dela azpimarratuz. Gutunaren bidez egun dagoen eredu soziopolitiko eta ekonomikoa aldatu eta eredu berri baten aldeko apustua egin nahi da.
Mobilizazioak programatu dira gaurko Euskal Herriko hainbat herritan eta askotarikoak dira grebarekin bat egin duten erakundeak. Ordiziaren kasuan Lortek enpresa, anbulatorioa, Udala, Majori kiroldegia eta zahar etxea izan dira bat egin dutenak. Gaurkoarekin, 6 izan dira 2009tik egin diren greba orokorrak.