FESTETAKO AURRESKUAN IZENA EMATEKO EPEA
Ekainaren 10 eta 11n egongo da zabalik
Festetan haurrek dantzatzen duten aurreskuan izen ematea ekainaren 10, astelehena, eta 11n, asteartea, izango da Barrena Kultur Etxean. Goizez 10:00etatik 12:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Lehengo urtean bezala, aurten bikoteka apuntatzea derrigorrezkoa izango da, hau da, neska-mutilak. Neskaren batek ez badu bikote mutilik aurkitzen, bi neska apuntatu ahalko dira, baina, bietako batek mutilen dantzak egin beharko ditu mutilez jantzita. Apuntatzeko garaian bikote berak horrela adierazi beharko du.
Entseguak hurrengoak izango dira:
- Mutilak: Ekainak 13, 20, 27 eta Uztailak 4. Ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 20:00etara Jakintza ikastolan (Villa Eugenian).
- Neskak: Ekainak 18,25 eta Uztailak 2. Asteartetan arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 19:00etara Jakintza ikastolan (Villa Eugenian).
- Ensaio orokorrak: Azkeneko astean 15-16-17 eta 18an (jakinaraziko da)