ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
Udalak elkarrizketaren eta adostasunaren aldeko konpromisoa dauka
Atez atekoaren aurkako plataformak herri kontsulta baterako deia egin du ekainaren 29 eta 30erako. Oraingoan ere komunikabideen bidez jakin dugu plataformakoen asmoen berri.
Udalak espero du plataforma harremanetan jarriko dela gurekin gaiak izan dezakeen garrantziarengatik; hala ez bada, udalak berak egingo dio plataformari bilera baterako eskaria, egin duen adierazpenaren inguruko xehetasunak ezagutu aldera.
Udal hau elkarrizketaren aldeko udala da. Udala beti egon da prest plataformaren ordezkariekin biltzeko, iritziak partekartzeko eta birziklapenaren aldeko neurriak bultzatzeko.
Atez atekoaren aurkako plataformak aldebakartasunez deitu du herri kontsulta, eta udal honi iruditzen zaio, ez ote den kontsulta hori herri konfrontaziorako erabiliko.
Ez da hori izango udalaren jarrera. Udal honek elkarrizketaren eta adostasunaren alde daukan konpromisoa adierazi nahi die herritarrei.