Goazen Ordizia, irailaren 23an
Datorren ostegunean, irailak 23, hasiko da berriz ere Goazen ordizia Ekimena martxan. Ostegunero, goizeko 10:30etan abiatuko dira partaideak Udaletxe azpitik, herrian barrena ibilbidea egiteko asmoz. Doakoa da ibilbidea eta interesa dutenek Gizarte Ongizatean, 943 80 56 10 telefonora deituz edo emailez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. eman dezakete izena.
Programa honen helburu garrantzitsuenak parte-hartzaileen sozializazioa eta osasuna hobetzea dira. Lortu nahi dena honako da: - Bereziki, baino ez esklusiboki, 64 urtetik gorako pertsonen ongizate fisiko eta mentala hobetzea, horretarako taldeko ibilbideak sustatuz.
- Beste zenbait eremu ere landu nahi izan dira, izaterako, hainbat sektoreen parte hartzea eta gizarteratzea bultzatzea, kohesio soziala areagotuz. Gainera, belaunaldien arteko harremanak ere landu nahi dira, eta gazte zein helduentzako zuzenduta dago.
“Ordizian ditugun adineko pertsonak ahalik eta osasuntsuen egotea lortzea da gure helburua. Goazen Ordizia ekimena berriz ere martxan jartzea garrantzitsua dela deritzogu, eta horregatik lanean aritu gara azken hilabeteetan guztia ondo prestatzeko”, zehaztu du Ainhoa Jimenez, Ongizate zinegotziak. Ekimenaren abantailez ere mintzatu da zinegotzia: “sozializatzea adin guztietan da garrantzitsua, eta adineko pertsonen artean ere bai. Orain arteko esperientziek erakutsi digute onura ugari ekartzen dizkiela, eta hala dela baieztatzeko aukera izan dugu. Horregatik dei egiten diegu herritarrei Goazen Ordizian parte hartzeko, ondo pasako dutelako, gorputza eta adimena martxan jarriz”. Horrez gain, belaunaldien arteko konexioak sortzen direla ere gailendu du Jimenezek: “partaideek behar duten laguntza guztia jasoko dute boluntarioen aldetik. Gainera, astero gonbidatu bereziek egiten dute bat ekimenarekin; hala nola, ikastetxeek, Gurutze Gorriak, eta bestelako elkarteek. Horrek ere aniztasuna ekartzen du herrira, eta aberastu egiten gaitu pertsona moduan”.
Ekintza honek onura asko dakartza. Aldi berean, ariketa fisikoa egiteko laguntza edo motibazioa behar dutenen artean parte hartzea bultzatzea lortzen da, eta harremanak hobetzen dira, ibilaldiak elkartzeko puntu bilakatzen dira; beste era batera balitz, ez litzateke harremanik sortuko beraien artean. Parte-hartzaile guztien beharretara eta posibilitateetara egokitutako ibilbideak dira.
Proiektua burutzea ahalbidetu duen taldean herritarren, instituzioen eta errekurtso teknikoen ordezkariak daude eta, zehazki, ondorengoak parte hartu duten eragileak hauek izan dira: Ordiziako Udala (Kirol eta Gizarte Ongizate Sailak), Osasun zentroa eta Eusko Jaurlaritzako Osasun saila, Zuhaizti gizarte zentroa, Lagunkiro elkartea, Kimetz, Garagune, Ordizia Kolore, Ordiziako ikastetxeak eta Eguneko zentroa.
Nola garatzen da ekimena?
Herriko bolondresen laguntzarekin. Etxetik irteteko zailtasuna duten pertsonei laguntza berezia ematen zaie; beharrezkoa bada etxera joango zaie bila, eta gurpildun autoaren erabilera beharko balu norbaitek, hori ere eskura jarriko zaie.
Kontuan izan behar da hiru ibilbide daudela aukeran: partehartzaile guztiak eroso eta beraien ahalmenen baitan parte hartzeko aukera izango dute modu honetan.
Eguraldi txarra egingo balu, bestalde, ariketa fisikoa egiteko beste aukera batzuk jarriko dira eskuragarri.
Dudarik gabe, egungo egoerara egokitutako protokoloa martxan jarrita itzuliko da Goazen Ordizia: hala nola, maskara, gela, eta segurtasun distantziak, besteak beste.