Goazen Ordiziak urteko lehen irteera
Ostegunero bezala, gaur goizean ere Goazen Ordizia ekimena izan da Ordizian, urteko lehenengoa. Bertan, herrian zehar ibilbidea osatu dute parte hartzaileek, eta mokadutxoa jan dute amaieran Zuhaiztian. Gaurko kasuan, salda beroarekin lagundu dute mokadutxoa.
“Berriz ere indartsu hasi dugu ikasturtea. Guretzako oso pozgarria da ostegunero Goazen Ordizia ekimena antolatzea, izan ere, kirola eta harremanak lantzen dituen egitasmoa da, non edozein adineko pertsonak parte har dezakeen. Gainera, laguntza beharko balu norbaitek, osteunero boluntario sarea izaten dugu bertan laguntzeko prest”, zehaztu du Ainhoa Jimenez, Ordiziako ongizate zinegotziak.
Egutegian ostegunero ibilbideak egiten dira. Irteera 10:30ean izango da Plaza Nagusitik eta bukaera Zuhaizti Jubilatuen zentro sozialeko tabernan egiten da, doako mokadutxo batekin. Parte hartu nahi duenak 10:20etarako Udaletxeko aterpera ager daiteke, bertan izena eman eta ekimenean parte hartu. Nahi edo beharraren araberako ibilbideak egiten dira ostegunero.